Asgarth
Album • 2000
This track is instrumental.
Bere begien bitartez iristen zaizkigu lau urteko gizonaren irudi tristeak. Hezkuntza baten ordainez mehategi beltza, bost txanpon zikinengatik lan nekagarriak. Mutil-neska euskaldunek horrelako zamarik ez dugu, “aita dirua” esanda guztia egina daukagu. Goiza da (e)ta iritxi da lastozko ohea uzteko garaia. Mehategi erraldoian langile txikiak lanetara.
Submitted by NecroGod — Apr 26, 2025
Mitologiaren paradisuan, Jainko ezberdinen bizitokia, Izan zen, bai! Hain urrun, hain zorrotza! Hi hadi! Ez egin txarrik, Tenplua begira! Daukazu eta. Epaitua izango haiz argüí ibili bestela. Infernu eta zeruaren artean, jainko guztien tenplua. ASGARTH izenez ezagutua bakar batzuen mundua. Bertan gizarteaz eztabaidatzen zen,pertsonek zuten bideaz. Azken epaiketaren egoitza, munduaren gidaria.
Submitted by Nargaroth — Apr 26, 2025
Heriotzaren aurpegia ikustean benetan kontutan hartzen dugu daukaguna. Gupida gabe epaitzen duen jaun ahaltsua gure patuan deituak gaude bere ondora. Zure ordua heldu da, senideen malkoak, negarrak! Arima gora doa, gorpua utzita zerura hildakoen erreinuan aingeru bihurtuko da. Zeru goikoaren deia jasota argia dator gure barnera. Bizi hobe batean guztiak elkartuko gara izuak aldentzeko kontatzen diguten kondaira.
Submitted by Infernal Flame — Apr 26, 2025
Miseriak bultzata, azal ilunak ametsetako lurraren bila. Atzean uzten duten bizi oso bat hiltzeko harriskua izanda. Haiek duten dena ematen dute itsasoratzearen truke. Gehienak uretan itotzen dira bizkar bustiak! Afrika beltza mugitzen doa askatasuna dute helburua. Jaioterriak ez luke behar aukera gabeko gurutzea. Bizitza eroso bat da gure nahia beraientzat berriz bizitzea. Eskulana merkea, nekaezinak jauntxo diruzaleen altxorra.
Submitted by MetalElf — Apr 26, 2025
Zeruko izarren argi hotzean, sentitzen dut zure ahotsa. Haiek goizarekin desagertzean, ez zaitut izango alboan. Zer gertatzen da baina, gauzak okertu dira? Nere ondotik aldentzea, al da irtenbidea? Bakardade bateko ametsa, infernuko sugarren artean. Nere bihotzaren berotasuna, segunduro hozten dijoa. Zuk utzi zenuen hutsuneagatik, pixkanaka itzaltzen ari da. Eta nere bizitza, infernu bihurtu da. Gauak bakarrik pasatzen ditu, izarrei begira. Bakardade bateko ametsa, infernuko sugarren artean (x2) - Solo - Bakardade bateko ametsa, infernuko sugarren artean (x2)
Submitted by Nargaroth — Apr 26, 2025
Mendietan babestua bizi zen herria, Humila ta baketsua. Etsai haundi ta indartsuak eraso egin zion Hondasunak kendu nahian. Nekazal tresnak hartuta defentsan Ama bat semea bezala. Bere herria bizirik mantentzea Edozein izanda ordaina. Ez atzera jo! Arbasoen gudan Ez atzera jo! Erasoaren bila Ez atzera jo! zaindu gure lurra Ez atzera jo! indartsuak gara Aintzinean, lasaiean bizi ziren arren Haiek muturra sartzean, Arbasoek utzitako lurraldeengatik Hasi ziren, bai, borrokan. Bidea latza bihurtu da, Zer gertatuko ote da? Herri txikiak lortuko al du Haundia bihurtzea?
Submitted by Dahmers Fridge — Apr 26, 2025
Jada, hogei urte pasa dira Etxera itzultzeko garaia da. Orain dudan herri mina Momentu gutxi batzu joango da. Zuk dituzun mendi eta bailarak, Ibai ta leizeak. Guztiak pentsamenduan gordeta Han hemenka galduta. Lurralde heze maindire orlegiz estalia Zure ipar haizeak ematen digu indarra. Aita ta anaiak egur bila Ama sutondoan eserita Ni ikusteko esperantza Dagoeneko galdurikan dauka. Sutondotik leihora urbildu da Semea badator. Dena utzita kalera irten da Pozaz besarkatzeko. Lurralde heze maindire orlegiz estalia Zure ipar haizeak babesten du herria Lurralde heze maindire orlegiz estalia Zure ipar haizeak ematen digu indarra! Etxea, bizitza, jendea eta EUSKAL HERRIA!
Submitted by Warbringer — Apr 26, 2025
Itxaropena agortu da zure indarra dut gogoan betirako joan zara. Haimbeste amets betetzeko, zenbat bidaia egiteko zurekin joan zaizkigu, galdu zaitugu. Non zaude? Eutsi lagun Galdua? Zure oraina Zu gabe Gurekin da Amaitu da. Non zaude? Ezin duzu Galdua? Bapatean Zu gabe Horrela desagertu Amaitu da. Lagun artean begiradak bete ezinezko hutsune bat zure joanak sortua, zorigaiztoa. Gaur gurekin zaude oroimenean baldin bada ere.
Submitted by BloodShrine — Apr 26, 2025
Denbora agortzen ari zaizula argi daukazu baina, bizi hontara loturik zaude urarekin lepora. Ireki zak atea, ez begiratu atzera ahaztu zazu iragana. Zuk landu beharko duzu zure etorkizuna geldiezina zara. Zure ametsaren bila egin zazu bidea zapaldu oztopoak. Gizarte honek sortu dituen muga gaindiezinak Zentzurik gabe gaur dihardute, amaitzeko ordua da.
Submitted by Nargaroth — Apr 26, 2025
Negu hotzean, gaua euritsuan, segundu bakar bat nahikoa izan zen begirada hura jasotzea. Gauero oroitzen aurpegi berbera, gaztea, Bihotzen lapurra. Non egongo ote da nere bizitzaren jabea bilakatu dena? Esperantza galduta, hemen nago zure zai Abesti hau entzunda, bila nazazu nonnahi. Kantu honekin lortu nahi dudana zutaz jakitea. Entzundakoan gogoratu ezazu une hura. Gauero oroitzen aurpegi berbera, gaztea,bihotzen lapurra. Non egongo ote da nere bizitzaren jabea bilakatu dena?
Submitted by johnmansley — Apr 26, 2025
Erdi Aroko garaietan ume bat bere amaren babesean bizi zen. Etsai bat agertu zen eta hil zuen haurraren ama, lepamoztua. Aurrean ikusi zuenean koldarra gorputz osoa bildu zuen dardarak. Ezpata zeruraino igoz, etsaia bitan zatituz, gogoratuz. Zure gorrotoak! ematen dizu indarra amaren hutsa sentitzean. Zure mendekuak! asaituko du barnean zuk daramazun min guztia.
Submitted by Lake of Tears — Apr 26, 2025
← Go back to Asgarth