Asgarth
Album • 2002
Deiadar batek iratzarri du gaurkoan nere loa amets baten ostean. Garraxi latzak eragin du ixilean nere malkoa argi bat itzali da. Heriotzaren hotsa gure atean joka! Jaunak esana. Goian bego! Ahulenaren atzetik, koldarkeriz ibiltzen dena denek beldur diote. Han hemenka lurretikan zerura igortzen jendea, hori bere legea. Itzali egin den arren, oroimenean bizirik da. Edonon zaudela ere lasai eta libre azkenean.
Submitted by The Void — Apr 26, 2025
Amorruz, ondamuz beterik bizi zera. Besteek eta zuk ez daukate erru dena. Hei gazte! esnatu. Zer uste, aingerutxo bat haizela? Beira ezak hiregan!. Indarra, kemena arma bakar bezala. Bakarrik, alperrik guztiari aurre eginaz. Hire barneko amorruak jango dik bizi gogoa, gorrotoan ito arte.
Submitted by SerpentEve — Apr 26, 2025
Zuzen noa norabide galduan erlojuaren aurka. Jota nago, geroz eta gehiago behintzat onartu beharko. Arrastoak jarraitzen du nere pausoa muga lortu beharra! Harro ere sufritu dudan arren, kostatu zait lotzen. Esaerak dio itxaropena galden den azken gauza da. Gauean ihesi! Goizak dakar beregan salbamena. Gauean ihesi! Egunsentiko argiak.
Submitted by Iron_Wraith — Apr 26, 2025
Zetazko izara zahar batek gorputza dio ezkutatzen, eta zer? Jainkoak du esaten. Etsipenezko begi bi soilik ikus daitezke eta ni dena konpondu nahirik. Bitartean, biktima bat MMMiMBitartean, biztanleak sinismenaren gartzelan. MMMgsinismenaren babesean. Noraino hel dakieke fedea. MMNorainoko laguntza den fedea. Etsipenezko begi bi soilik ikus daitezke eta ni, dena konpondu nahirik. Pentsatzen jarri naiz eta, zoriontsu izango ote dira, alproja zuri ez zaizu ajola! Ezin ukatu zaila egiten dela egoera ulertzea. Begirada batek hitzegin dezake mila hitzek bezala.
Submitted by Celtic Frost — Apr 26, 2025
Badator lurra astinduz gogor dardarren sortzaile. Zenbat min, ze kalte aberastearren? Noiz arte dugu hau jasango aspertuta nago gure lurraren sustrai zaharrek oroimenean diraute. Nola esan gure garaietan portu zikin hontan gazteak! puntetan, arroketan aritzen ginela. Indarrean! Astinduz gogor! aurre egin behar zaiok, Natura larri dago. Lurrak du azken hitza!
Submitted by Grave666 — Apr 26, 2025
Maindireek pekatua estaltzen maitaleen arnasa sakona entzuten. Konplizidade baten zatia naiz, izerdi nahasketaren besarkada. Ezezagun baten misterioa, sexu bila, barnean sartu nahiean. Hizketarako ere astirik ez extasiaren suan hainbat bide. Begiratu gabe uneaz gozatzen. Taktuaren joko agurra gero.
Submitted by VladTheImpaler666 — Apr 26, 2025
Mugatuak bizi gara ikustezin diren aduanez. Itxurak mugatzen gaitu, pentsakera ere kontrolatzen. Ez dut nahi betirako lotzea, oraindik ez. Bizitza bizi nahi dut neure erara. Jendearen begirada esango dutenaren beldurra. Irensten degun guztia eta irakatsitako jokaera. Libre jaio nintzen eta libre izateko ez dut aukera. Libre jaio nintzen baina ez dut aukera, azkenean.
Submitted by Cyberwaste — Apr 26, 2025
Kale kantonian euriaren amorruek itsutzen naute. Tren geltokian erlojurik gabe daude. Gauak ematen ditut esnai, denbora noiz gelditu zai, heriotza sentituz nonnahi. Beldurrez... Iraganak irentsitako denbora behatzen artean usteltzen da eremuko hondartzen zulo beltzetan hautsa bihurtzen. Iluntasunak bere begien orratzez,erruki gabe, ni besarkatzen nau erraiak desegin arte. Iluntasuna nigana iristean izarren hautsa egun batean mugaren bestaldean aurkituko naiz. Izarren hautsa.
Submitted by Iron_Wraith — Apr 26, 2025
Arrazoia ere galdutako unean esperantzarako astirik gabe, zure gorrotoa lagun mina dudala mutu dago jada nire barrena. Barkamenaren lasaitasuna leuntzaile dut zauri honetan. Harresiaren suntsipenean dago askatasuna. Arrazoiaren erotasuna irteera gabeko. Nire barne sua itzalia da zure uren artean / etsipenak jota. Galtzaile sentitzen hasia naiz guda honetan. Harrotasunak amaitu dira. Borrokarako ere indarrak agortuak ur tanta bezala itxas erdian.
Submitted by Lake of Tears — Apr 26, 2025
Lehenik ametsa bezala saltzen gerora bidea ustelduz da aldatzen. Ilun den zerbait bihurtua da batzu aberastearren sortua. Hau baldin bada benetakoa amets hori amets gaiztoa izango da. Baina ilusioa bada, gaur behar degun bultzada, gure indarra! Itzartua norberaren nahia. Aukeraren botere bila! ... gabe. Ilun den zerbait bihurtua da garaile eta galtzaileen artekoa. Ahal duten odola surgatzen dute amets bat jarraitzen dutenez baliatzen. Zer uste duk ba erraz iritxiko haizela! Esnatu hadi lana da bide bakarra.
Submitted by Corpse Defiler — Apr 26, 2025
← Go back to Asgarth