Asgarth
Album • 1999
Garai batean, Infernua eta Zerua soilik existitzen, Jainkoek bitarteko hiri bat sortu zuten eta bertan tenplu bat eraiki zuten, Jainkoen egoitza ; ASGARTH.
Submitted by Pestilence — Apr 26, 2025
Ekaitza dator, barealdia Iritxi ondoren, ixiltasuna Argitasunaren bidea galdu da, ezintasunezko amets gaiztoa. Libre izatea, mirari nahia Zure aukera itxoitea da. Argitasunaren bidea galdu da, ezintasunezko amets gaiztoa. Zerua zurea da, aska itzazu zeure hegalak. Zure bizi osoa galtzen ari da ekaitza jota. Ilea bustita, gauean barrena galduta!
Submitted by Lake of Tears — Apr 26, 2025
Gure bizitza antolatua ,zeure agerpen arte Erdian sartu zinen Gure ideia antolatuak , sinismen berri bat Inposatua izan zen. Burua jaten dizute, beraien antzera Bihurtu nahi zaituzte. Zure arnasaren menpe gaude Agertzen zaigun bidea , aukera dezagun, oh! 0h, oh!!! Zure arnasa , beldurraren kiratsa zeure irudia goraipatu , aintzinako ideiak ukatu! Indartsuak agintzen du legeak eginez Menperatu nahi gaitu Eta bakoitzaren indarra haunditzen doanean Berdina egiten dugu Zure arnasaren menpe gaude Agertzen zaigun bidea , aukera dezagun, oh! Berak du egi bakarra , bortxatu itsutu naute!
Submitted by johnmansley — Apr 26, 2025
Magia eta zaldunak Bizi ziren munduan Gerlari bat jaio omen zen Berak zuen indarra Erabiltzen ezpata Bihurtzen zen garaitezina Hainbat guda eta etsai Garaitzen zituen lasai Denak bere borrokaren zain Ezpata mugituaz Guztiak akabatuz Herriko gendea babestuz Zerutik agertzen zen Bere zaldi gainean Odol beltza zuen zainetan Aurkakoak zapaltzen Ohinez elikatzen Bere erreinura bueltatzen zen Gudaren erdian Jainko bat borrokan Etsaiak akabatzen
Submitted by BloodShrine — Apr 26, 2025
Non dago , non sartu da gure arteko oihua ? Bakarrik bizitzeak beldurra sortzen du nigan. Ezin dut zu gabe , bakarrik sentitzen naiz, Zeure irudi alaia oroitzen ez dudanean. Ez utzi horrela nere barneko sentimendu hau, Zure alboan egon nahi nuke bizi osoan ! Nere ilargi maitea, bizitzeko arrazoia Nerekin bizi ezazu amets zoragarri hau. Nere barne bakartian , zeure irudi atsegina. Behar zaitut maitea, Nik ezin dut zu gabe
Submitted by MetalElf — Apr 26, 2025
Iluntasunean argia ikusi zuen Txirotasuna amaigabeko lurraldean. Ixiltasunak dena entzun zuen Eta ezerretik sortua izan zinen. ( Bis ) Maitasunaren fruitu izan dena Gorrotoaren esklabu bihurtu da. Indartsuenaren menpean zaude Eta ahulenak alboan erortzen. ( Bis ) Pobrezia! Da jende honek duena. Justizia! Zein ote da hiltzaile , Negarren jabe? Gobernuak! Nola joka dezake! Itsua da! Lurraldea hildakoz apaintzen ari da!! Lurrean etzanda hezur multzo bat dardarrez Tristuraz beterik ditu begiak negarrez. Pobrezia! Da jende honek duena. Justizia! Zein ote da hiltzaile , Negarren jabe? Gobernuak! Nola joka dezake! Itsua da! Lurraldea hildakoz apaintzen ari da!!
Submitted by Nargaroth — Apr 26, 2025
Indio zahar jakintsuen artean kondaira badabil beraien ahotan. Atxeri zen kontzientziaren semea basakeriari zigorra ezartzera. Aintzinako bakearen ixila borroka oihuez estalirik guztia. Hitza baztertuz indarkeria inposatuz hildakoen (arimak pilatuz). Gaur, gaur-egun (e)ta beti gauero oraindik agertzen da. Egindako akatsak gogoratuz heriotzaren garraxia.
Submitted by Immortal — Apr 26, 2025
← Go back to Asgarth