Asgarth
Album • 2022
This track is instrumental.
Gorputza ubeldurez beteta dudalarik Argia leihatila batetik sumatzen da. Ez dago nire garrasia entzungo duenik… Zeldako paretak testigu isilduak. Amaitu da agonia (zauri sakonetatik bustitzen nau odolak) Eta prest nago mundu honetatik desagertzeko Zai naukazu! Beldurra aspaldian joan zen nire albotik. Jipoiek ez dute belaunikatuko arima. Mingaina zentsuraren aiztoak moztu arren, Ez dute mututu nire hitzen oihartzuna. Amaitu da agonia (zauri sakonetatik bustitzen nau odolak) Eta prest nago mundu honetatik desagertzeko Zai naukazu! Ideiak ez dira kolpeka isilarazten. Indarra ez dute soilik giharrek neurtzen. Kateak apurtuz aske izateraino Bidea hasi dut, ez gaitu inork geldituko!
Submitted by Dahmers Fridge — Apr 26, 2025
Hodei beltza gerturatzen da lurralde arrotzetatik. Guztia estaltzen doa eta ez dago alde egiterik. Heriotzaren arrastoa uzten erraztatunez hedatzen da, Ezin duzu entzun, ez ikusi, denak bere biktimak gara. Guda bat egiteko armamentu gabeko, gaueko ejerzitu mortala Isila eta zitala. Denak gara susmagarriak, denak errudunak. Musua estali arren sortzen da beldurra. Harrapatuko gaitu, akabatuko gaitu, guztiak aukerarik gabe. Argi ibili, mugitu zaitez! Mehatxupean zaude. Guda bat egiteko armamentu gabeko, gaueko ejerzitu mortala Isila eta zitala. Hemen da XXI. Mendearen guda edo izurri berria. Nork jakin noiz amaituko dela? Gizakiak ordaindu beharreko zigorra. Bizitza lapurtu digute, besakadarik eta harremanik gabekoa. Pertsona bihurtzen gaituen guztia saihestuz, hemen da debekua.
Submitted by Dahmers Fridge — Apr 26, 2025
Kale gorrian hotzak hiltzen, kartoiek jada ez naute babesten. Esku irekian dardarka ez du ahorako txanponikan lortzen. Eta nire alboan, egoera berean, bakoitza istorio hunkigarri baten aktore nagusia, Gidoi beltzeko, idazten ari delarik filmaren amaiera. Bizirauten zubi azpietan, jende arrotzaren gupida dut salbatzailetzat. Bihar ere eguzkia ikusteko esperantzarekin lurperatuko naiz orain. Begiraden mespretxu honek estutzen dit eztarria, Uneoro handitzen baitoaz gosea eta egarria. Eta nire alboan, egoera berean, bakoitza istorio hunkigarri baten aktore nagusia, Gidoi beltzeko, idazten ari delarik filmaren amaiera. Bizirauten zubi azpietan, jende arrotzaren gupida dut salbatzailea. Bihar ere eguzkia ikusteko esperantzarekin lurperatuko naiz orain. Bakardadean – Kale gorrian Bizirauten zubi azpietan, jende arrotzaren gupida dut salbatzailetzat. Bihar ere eguzkia ikusteko esperantzarekin lurperatuko naiz.
Submitted by Immortal — Apr 26, 2025
Argia ikus dezaket tunelaren amaieran Arantzaz beteriko bidaia luze honetan, Esperantza apurrik ez nuenean… Gainditu dut! Atera naiz! Orain lehenbailehen guztia ahaztera. Amesten nituen gauzak egin nahi nituzke, Geldiezina naizela sentitzen dut, aske! Zurekin batera baldin bada askoz hobe… Haize fina aurpegian, besarkadak etengabe. Itsasoan bustitzea, gailurrera igotzea. Oritzean al zara elkarrekin egin haiez? Laztanak, musuak zu eta ni besterik ez. Ituntasunean zuk babestu ninduzun. Emaidazu eskua, senti bedi sua.
Submitted by Infernal Flame — Apr 26, 2025
Zeinen zaila izan zen lehenengoz ispilu zelatariaren aurrean, Islatzen zen gorputza gorrotatzen zenuenean. Begiradak, mespretxua. Amona zenaren soinekoak jantzita zure logelaren babesean. Diktadura garaian ondo gorde behar sekretua. Begiradak, gaziki egiten ari zarelakoan. Errimela, begietan. Zein gogorra, zein krudela dena, behin eta berriz, eta ez alperrik, Erori eta altxatu behar izan du, oh bakarrik. Eta eskerrak gizarteak, behin eta berriz, eta ez alperrik, Bere akatsetatik ikasi du, onartu du, normalizatu egin beharko du.
Submitted by The Void — Apr 26, 2025
Ama heldu da nire eguna zugandik betiko urruntzeko unea. Maitasunezko begi malkotu horiek nire oroitzapen bihurtuko dira. Eskerrak, ama, eman nahi dizkizut zainduz, maitatuz hezi nauzulako. Besarkada honek ez du amaierarik, estutzen jarraitu urruntasunean. Etorkizun hobe batean berriro elkartuko gara ama maitea. Begietako malko hauek poztasunaren maloko dira seme. Bizitza duin baten bila bazoaz. Ondo egongo naiz, ez zaitez kezkatu. Etorkizun hobe batean berriro elkartuko gara ama maitea.
Oihu bat entzuten da gauean, eraikin zaharretik dator, Itsasoratzearen seinale… Abdoulay prest dago. Ordaindutakoaren ordainez dagokio eserlekua. “Primera Clase” dio irribarrez jaun zuri ustelak. Senegaleko herri bateko seme, bidaian jokatzen du bizia. Itsasoan latzak pasa eta gero kostaldean zain da polizia. Garrasien ostean negarrak olatuekin nahasten dira. Egunaren argia itzatzean beldurrez begiak. Senegaleko herri bateko seme, bidaian jokatzen du bizia. Itsasoan latzak pasa eta gero kostaldean zain da polizia. Ama heldu da nire eguna zugandik betiko urruntzeko unea. Maitasunezko begi malkotu horiek nire oroitzapen bihurtuko dira. Etorkizun hobe batean berriro elkartuko gara ama maitea…
Submitted by Cyberwaste — Apr 26, 2025
Nik bizi nahi nukeen herri honetan denak zarete ongi etorri! Nik bizi nahi nukeen herri honetan ez da bortxatzaileentzat lekurik. Kaleak gauean seguruak, inor ez da zure atzetik. Agintariek zintzo jokatzen dute beren eginkizunean. Herritarrek dituzten beharrak ahal den neurrian asetzen. Utopia bat bihurtua da arrunta behar zuena. Oker jokatzen, berekoikeriz betea da gizakia. Norberak dauka barruan giltza, hobetzearen erronka. Uzten diguten bitartean… Nok bizi nukeen herri honetan erabakia gure esku dago. Ez digute besteek inposatzen guk izan behar duguna. Utopia bat bihurtua da arrunta behar zuena. Oker jokatzen, berekoikeriz betea da gizakia. Norberak dauka barruan giltza, hobetzearen erronka. Uzten diguten bitartean…
Submitted by Sexy Gargoyle — Apr 26, 2025
Sua duzu barnean, sua duzu begietan. Gerturatzen banatzaizu kiskalduko naiz segidan. Baina arriskua hartu behar, zuzen noa zuregana Zu sentitzeko behar sufriezina. Aldendu zizen nire bizitzatik eta ezin nuen berriro hasi. Amaitu ziren momentu haiekin bizi aiz bizitza ez den honetan. Hotza duzu bihotza, hotza sentimendua. Hitzik ez duzu egiten, nitaz ahaztu ahal zara? Nazkatzen hasia naiz, banoa betiko. Atea itxi berriz ez bueltatzeko. Aldendu zizen nire bizitzatik eta ezin nuen berriro hasi. Amaitu ziren momentu haiekin bizi aiz bizitza ez den honetan. Eta gauzak ez ziren guk uste bezalakoak. Gehiago nahi nuke elkar minik egin gabe. Eta gauzak ez ziren guk uste bezalakoak. Momentua ez zen. Hoberena opa dizut!
Submitted by Celtic Frost — Apr 26, 2025
Izaki bizidun batek sortze dituen sustantziez elikatzen da, Bere azalean ala barnean bizi da, Horrela gaixotasunaren bat ala mina sor diezaioke. Parasito zikin bat bezala besteek emandakoak elikatzen dena. Izerdirik gabeko etekina, gurasoentzako erregina. Hamabiak jaikitzen denean, egin guztiak berdinak egiten dira. Pantailaren aurrean orduak… jan eta lo besteen kontura. Hey!! Esnatu hadi Hey!! Beste egun zahar bat daukat zain. Xurgatzaile profesionala da, hustutzen du aurrean jartzen zaiona. Biktimari errukirik gabe, nagia, gezurrezko gizakia. Gosez nago zer dago jateko!? Mespretxuz amari zuzentzen bazaio beldurrez erantzuten diote Maitasun osoz hezi zuten haiek. Hey!! Esnatu hadi Hey!! Beste egun zahar bat daukat zain.
Submitted by BloodShrine — Apr 26, 2025
← Go back to Asgarth