Asgarth
Single • 2022
Gorputza ubeldurez beteta dudalarik Argia leihatila batetik sumatzen da. Ez dago nire garrasia entzungo duenik… Zeldako paretak testigu isilduak. Amaitu da agonia (zauri sakonetatik bustitzen nau odolak) Eta prest nago mundu honetatik desagertzeko Zai naukazu! Beldurra aspaldian joan zen nire albotik. Jipoiek ez dute belaunikatuko arima. Mingaina zentsuraren aiztoak moztu arren, Ez dute mututu nire hitzen oihartzuna. Amaitu da agonia (zauri sakonetatik bustitzen nau odolak) Eta prest nago mundu honetatik desagertzeko Zai naukazu! Ideiak ez dira kolpeka isilarazten. Indarra ez dute soilik giharrek neurtzen. Kateak apurtuz aske izateraino Bidea hasi dut, ez gaitu inork geldituko!
Submitted by Sexy Gargoyle — Apr 26, 2025
← Go back to Asgarth